XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez garrasirik egin esan eutsan.

Hau neure eskerrona erakusteko egiten dot.

Behean txarto eta hotzarren gagoz.

Zure jokabide onak gure arbasoak ohoratzen ditu.

Ene bizitzea garerdi-garerdian eten zan nire aita doilor eta deungea izan zalako, beraz ondorengorik ez izatera kondenatu ninduen.

Baina zure jokabide garbiak zeu bisitatzeko baiduria bideratu deust harik eta arbasoengandik jatorkun bizitza-katea gerora ere ziurtatuko dauan seme bat euki arte.

Andereak negar egin eban hunkiturik.

Harrezkero lehenagoko bake eta sosegu ederrean bizi izan ziran.

Gozero, oilaritean, senarra ohetik jagi eta joan egiten zan.

Denporagarrenean, anderea katigu geratu zan.

- Etorri da betiko alde egiteko ordua esan eutsan senarrak begiak busti-bustirik zituala.

Adio sekulako!.

Hau esan ostean, joan egin zan.

Andereak ez eutsan ezer aitatu amari.

Baina sabela haundituaz joian eta izorra ezin ezkutatu eban ezkero ezkenean kontatu egin eutsan guztia.

Hasiera baten amak bere alabeak bide deungaren bat hartu eban susmoa euki eban baina ondo pentsatu ondoren ezinezkoa zala konturatu zan.

Mirariturik geratu zan, nondik eta nora ez ekiala.

Bederatzi hilabetegarrenean erdi bi egin zan alabea.